Bide publikoan abandonaturiko ibilgailuak

16.06.06
Hiritarren Segurtasuna

Udal honek bide publikoan abandonaturiko ibilgailuak lasterren erretiratu ahal izateko prozedura berezi bat prestatu eta espediente batean jaso du. Horretaz Udaltzaingoa arduratzen da eta aipatu prozedura prestatzeari egoki iritzi dio, gure kaleetan gero eta ibilgailu abandonatu gehiago baitago. Horrek, herritarroi eragozpenak sortzen dizkigu abandonaturiko ibilgailu horiek aparkalekuak okupatzen baitituzte eta horiek erabiltze oztopatzen baitute. Ibilgailuak kaleetan abandonaturik lagatzeko dauden arrazoiak anitzak dira. Batzuetan horren atzean arrazoi mekanikoak egon ohi dira (matxurak, istripuak, etab) eta besteetan, aldiz, administratiboak (isunak, bahiturak, justiziarekin izaten daitezkeen auziak, eta abar). Ibilgailua zahartu geratu eta egoera onean ez edukitzeagatik ere utzi ohi da ibilgailua edozein bazterretan.

Udaltzaingoak espedienteari hasiera ofizioz ematen dio herritarren abisuak (telefonoz, web gune honen bidez…) edo agenteek zaintze lanetan egoera horiek hauteman eta barneko txostenak idatzi ondoren. Egoera hauteman eta ibilgailua leku berean jarraitzen duela frogatu ondoren, hari argazkia ateratzen diote eta hori koloreko zepo bat jartzen zaio. Segidan, haren titularrari jakinarazpena bidaltzen zaio kotxea bere kabuz eta baliabidez erretiratu dezan edo, dohainik udalaren esku utz dezan. Horrela bada eta udalaren esku uzten badu erretiratzeko, Udalak hitzartuta duen enpresa espezializatu bati deitzen dio ibilgailua kaletik altxa eta Europako Ekonomi Komunitateak ezarritako irizpideen arabera. Aipatu enpresa horrek kotxea desmontatu eta aprobetxatu daitezkeen elementuak bereiztu egingo ditu, elementu toxikoak tratatuz eta ahal den gehiena birziklatuz, ditugun ingurumen irizpideei jarraiki. Prozesu horrek, gutxi gorabehera eta kasurik gehienetan, hilabete t’erdi irauten du.

Dena den, hainbat kasutan izapidea askoz luzeagoa izaten da bahitura kasuetan adibidez udalek ez baitaukate eskumenik. Aplikatzen hasitako prozedura berriak, arazoari hein batean behintzat aurre egiten laguntzen dio eta, jada, inguruko herrietako udaltzainek ere erabiltzen den modu horren inguruko argibideak eskatu dituzte eta hori aplikatzen hasteko prest agertu dira.

Abandonaturiko ibilgailuak erretiratzeko prozedura

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean