1966. urtean jaiotakoen bazkari jendetsua

05.07.06
Gizartea

1966. urtean jaiotako 111 ermuarrek azken aste buruan elkartu ziren elkarrekin bazkaltzeko eta aurten berrogei urte beteko dituztela ospatzeko. Bazkaria Hambreko Eguzki Alde jatetxean egin zen, jai giro oso jatorrean. Bazkariak aukera eman zien askori aspaldidanik elkar ikusten ez zuten lagun eta ikaskideak agurtu ahal izateko. Bazkalondoan musika eta dantzaldia egon zen eta bildutako talde handia arratsaldetik goizaldera bitartean elkarrekin ibili zen Ermuko tabernatan. Eguna ‘beroa eta oso atsegina’ suertatu zen. Antolatzaileek oso ondo prestatu zuten guztia, bikain atera baitzen. Herriko Santos Vega argazkilariak atera eta utzi digun argazkian taldea ikus daiteke jantokira sartu aurretik. Hurrengora arte!

Taldearen argazki bat.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun