Berrikuntzaren beharrari buruz taldean egindako hausnarketa
Ermuan enpresa jardunbide egokiei buruzko jardunaldia egingo da bihar, enpresaren eremuan berrikuntzari buruzko esperientziak aurkeztu eta eragileen artean hausnarketa egiteko. Ekimena ‘Watch it! proiektuaren barne dago (www.watch-it.org), Europako Komunitatearen INTERREG III B SUDOE izenez ezagutzen den horretan txertatutakoa. Jardunaldia goizeko hamarretan hasiko da, udaletxeko Osokoaren Bilkura aretoan. Ekitaldian hainbat gizarte eragilek, enpresariek eta elkartek hartuko dute parte. Jardunaldiari jarri izan zaion titulua ondokoa da: “Berrikuntza: Enpresa Txiki eta Ertainen testuinguruan transferigarri diren esperientziak”. Ekimenean automobilgintzako enpresak eta PYMERAren –ETEak Europako Batasunaren Ikerketarako Programan parte har dezatela sustatzeko sarearen- elkarteko ordezkariak parte hartuko dute.
Ikerketak, Garapenak eta Berrikuntzak gure gizarteko garapen sozioekonomikoan gero eta pisu handiagoa dutela ukaezina da. Horrekin batera, nazioarteko merkatuek eta garatzeko bidean dauden herrialdeen ekonomia berriek gero eta gehiago exijitzen dutenez eta gero eta lehiakorragoak direnez gero, behar beharrezkoa da ahalegin eta baliabideak batzea, epe luzera berrikuntzak ezarri eta sortze-giroa lantzeko. Gure enpresek behar hori dutela jakitun izanik, goiz oso bateko jardunaldia antolatu dugu jardunbide egoki eta esperientziak elkar trukatzeko aukera izan dezagun, testuinguru berritzaileagoa sortzeko balio izango duen esperantzarekin.
Jardunaldi honen helburua ez da ETE enpresek (Enpresa Txiki eta Ertainek) berrikuntza eta elkarlanari buruz duten ikuspuntua alde batera lagatzea, alderantziz, nazioartera zabaldu, kooperazio eta berrikuntzaren bidea jorratzen hasi diren sektoreko hainbat enpresen eskarmentu eta esperientziak ezagutaraztea. Hots, helburu behinena esperientziok eta jorratutako bidean aurkitu dituzten arazo, behar eta erronkak konpartitzea, horiek ETE guztientzat komunak izango direlakoan. Halaber, ezagutza horien inguruan elkarrekin hausnarketa egitea, etorkizunari begirako konponbide berritzaile horiek enpresa gehienentzat baliozkoak izan daitezkeelakoan baikaude.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren