Ermuko iraunkortasunerako ekintza plana argitaratu da

20.07.06
Ingurumena

Udalbatzak herriko ingurumenean eragiteko planaren ildo estrategikoak jasotzen dituen liburuxka argitaratu berri du. Aipatu plan hori Udalbatzak martxoko osoko bilkuran onartu zuen eta bertan herriko ingurumena iraunarazteko lan eta konpromisoen ildo estrategikoak jasotzen dira. Plana Tokiko Agenda 21 ekimenaren barne dago.

Ingurumenean eragiteko planak hamahiru lan ildo estrategiko aurreikusten ditu. Ildo estrategiko horietako bakoitzean etorkizunean –epe motz eta ertainean- gauzatu beharreko ekintza zehatzak jasotzen dira. Hori bai, guztiak gizakiok egiten ditugun jarduerak jasangarriagoak eta ingurumenarekiko errespetagarriagoak izateko helburuarekin. Lan ildo estrategiko horien aplikazio eta garapenean udaletxean lanean diharduten alor eta zerbitzu guztiak inplikatuko dira. Halaber, beste erakundeekiko kolaborazioa eta parte hartzea ere aurreikusita dago, kasurako Debegesa sozietatearena edo Eusko Jaurlaritzarena.

Planaren edukia

Ildo estrategikoen izenburuak ondokoak dira:

  1. Ekonomia eta enpleguaren dibertsifikazioa sustatzea.
  2. Natura, biodibertsitatea (aniztasun biologikoa) eta udalerriko paisaia babestea.
  3. Udalerriko hirigintza hobetzen bultzatzea.
  4. Bestelako mugikortasun moduak bultzatzea.
  5. Ur kontsumo gutxitzea eta baliabideak optimizatzea.
  6. Hondakinen birziklatze eta berrerabiltzea sustatzea.
  7. Energiaren kontsumoa gutxitu eta optimizatzea.
  8. Airearen kalitatea hobetzea eta emisioak murriztea.
  9. Kutsatutako lurrak kontrolatu eta bere onera ekartzea.
  10. Kalitate akustikoan eragitea eta horren kontrola hobetzea.
  11. Ingurumenaren kudeaketa indartzea.
  12. Ingurumen eta jasangarritasunaren irizpidean txertatzea udalaren kudeaketan.
  13. Euskararen erabilera indartzea.

Udalbatza honek laster argitaratu berri duen liburuxka hori banatuko die herritarrei, guzti honen gaineko argibideekin. Liburuxkan ildo estrategikoen nondik norakoak eta bakoitzean helburuak lortzeko proposatzen diren ekintzak zehatz-mehatz jaso eta landuz.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan