Matrikula zabalik udal euskaltegian
Udal euskaltegiak hastear dagoen 2006-2007 ikasturterako matrikula zabalik du. Ikastegia jada kalean jarri eta banatzen hasi da aurtengo ikasturterako ezaugarrien berri ematen duten informazio kanpaina. Ikasturteko nobedaderik garrantzitsuena euskaltegiak EGA azterketa prestatzeko talde berezia sortzeko asmoa dela. Talde hori asteko egun bakar batean emango du eskola, eta aurreikusita dagoenez ostiralean izango da, goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1ak arte.
Euskaltegiak orotariko euskara ikastaroak eskaintzen ditu 16 urteko gorakoentzat eta, eskaintza horren barne euskalduntze eta alfabetatzeko taldeak daude. Halaber, hizkuntza eskakizunak atera nahi dituzten administrazioko langileentzat ere eratzen dira taldeak eta eskolak ematen. Euskaltegiak multimedia gela du bere kasa ikasi nahi duten ikasleentzat. Iaz bezala, eskolak astelehenetik ostegunera bitartean emango dira, ostirala jai izanik ohiko ikastaroetako ikasleentzat. Erritmo estandarra egunean bi ordukoa izango da, nolanahi ere, aurreikusita daude beste erritmotako taldeak hartu eta eratzea. Talde horiek partaideen beharretara egokitutakoak izango dira eta, esaterako, guraso, langile etorkin edo merkatarien taldeak eratzea espero da.
Ikasturte berri honetan aplikatuko den ikastorduaren prezio 1,05 €uro da, zerbitzua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraiki. Hori horrela, ikasleak izena ematen duen taldeak jasotzen dituen eskola orduen araberako kantitatea ordainduko du. Egun hauetan Euskaltegiak publizitate kanpaina zabaltzeari ekin dio, horretarako herrian kartelak jarriz eta etxeetako postontzietara foiletoak bidaliz. Aurten erabiltzen diharduen leloa honakoa da: Ongi etorri euskararen mundura! Ikasleek matrikularen ordainketa bi zatitan egiteko eta bekak eta laguntza eskuratzeko aukera dute.
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa