Gizakiok gara berrikuntzaren giltzarri
Berrikuntza ez dago halabeharrez teknologiari lotuta eta gizakioi bakarrik dagokigu. Berrikuntza jarrera da eta enpresetan berrikuntzaren kultura txertatzea onuragarria da, epe labur eta ertainean. Enpresa guztiak eragin dezakete berrikuntzan, ez handiak bakarrik. Berrikuntza prozesu oro, ekintza bat estrategiko bat du oinarrian eta, horretan, erabat sinetsi behar da. Lerro hauetan biltzen da gaur goizean udalean egin den jardunaldiaren ondorio eta ideia nagusiak. Saio horretan erakunde, enpresa eta gizarte eragile zenbait bildu dira. Saioan herriko hamasei enpresa txiki eta ertainen ordezkariek parte hartu dute.
Ekimena Watch It! izeneko proiektuaren barne dago, Europako Komunitatearen INTERREG III B SUDOE izenez ezagutzen den horretan txertatu eta finantzatutakoa. Ekimenaren xedea ondokoa da: merkatuan hobeto lehiatzeko balio izan duten esperientzia berritzaileak ETEn artean ezagutarazi eta elkar trukatzea. Jardunaldiak bi zati berezitu izan du. Batetik, berrikuntzaren eta I+G+b kudeaketaren ikuspegi teorikoa eman da, kontzeptu gisa enpresan txertatzeko. Aldi berean etorkizunean enpresa horietan berrikuntza proiektuei heldu eta aurre egiteko izan daitezkeen dirulaguntza eta finantzazioaren berri eman da. Bestetik, bigarren zatian gure inguru honetan berrikuntzan diharduten enpresen esperientziak ezagutarazi nahi izan dira, oraindik hasi ez direnek ezagutu zezaten. Horrela, berrikuntza konplexua edo, bakarrik, enpresa handien erronka izan behar duen ideia ezabatzeko.
Bertaratutakoak
- José Alberto Larrea - LARZEP S.A. enpresako Gerentea.
- Javier Hidalgo Santidria - ZUBI-ONDO enpresako Gerentea
- Ernesto García - TURBOVALLE SAL enpresako Gerentea
- Martín Errasti - GLOBAP enpresako merkataritza zuzendaria.
- Rubén Lauzirika - INDUSTRIAS ALGOVA enpresako Gerentea.
- Milagros Araiztegi eta Julián Bueno – DECOMESA enpresako Adminiostrazio-zuzendaria eta Gerentea.
- Antonio Mena - DINET enpresako Gerentea.
- Eduardo Cobo- LAMIZAGA enpresako Gerentea
- Asier Gorostiza Tellería - AMAYA TELLERÍA
- Miguel Ángel Carballo - TROMOGA S.A. enpresako Gerentea
- Juan Ramón Monesterio - TALLERES ERMUA S.L. enpresako Gerentea
- María Jesús Gorrotxategi - TALLERES MECÁNICOS AGGA S.A.ko administrazio arduradauna
- Luis M. Bolinaga - SOLMESA enpresako Gerentea
- David Méndez - ARLEY HERRAMIENTAS enpresako Gerentea
- Juan Antonio Azpiazu – UGARTEBURU SA enpresako Gerentea
- Javier Aguirregomezkorta– LA CAIXAko zuzendaria
Hizlariak
- Carlos Totorika, Alkatea
- Rosalía Herrera, Alorreko koordinadorea.
- Garbiñe Larrauri, ‘Eurobulegoko’ proiektu-zuzendaria eta PYMERAko kide
- Josu Ansola, Zeuxa Solutions enpresako Gerentea
- Gabriel Manso, Tenneco Automotive enpresako ekoizpen zuzendaria.
- José Iraolagoitia, Microdecoko Gerentea.
- Leire Carnicero ZF LEMFOERDER TVA S.Ako erosketa zuzendaria.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren