Mugikortasun iraunkorraren astea

28.09.06
Ingurumena

Debabarrena eskualdean txeraturik gauden udalerriok Europako mugikortasun iraunkorraren 2006ko astea ospatzen dihardugu. Jarduera Tokiko-Agenda 21 ekimenean txertatuta dago. Hori horrela, azken egunetan eskualdeko udalerrietan hainbat jarduera gauzatzen ari da, biztanleok jabetu gaitezen auto partikularra zentzurik gabe erabiltzeak ingurumenari dakarkion kalteaz. ‘Debabarrena’ sozietateak argitaratu eta etxebizitzetan banatu digun foiletoek daramaten leloa ondokoa da: ‘Debabarrenak aldaketa eskatzen digu’. Gainera horietan esaten denez, autoaren erabilera partikularra da klima aldaketaren errudun nagusia’. Kanpainak nabarmen egiten du garraio publiko eta kolektiboaren, bizikletaren eta oinez mugitzearen alde.

Bizikleta tailerra eta txangoa oinez

Egitarauan jasotzen denez eskualdeko udalerri guztietan bizikletak konpontzeko tailerrak antolatzea aurreikusi da. Tailer hauetan herritarroi bizikletak mantentzeko lanak nola egin erakutsiko digute eta baita konponketa lan errazenak eta ohikoenak. Ermuan bizikletak konpontzeko tailerra datorren larunbatean egingo da, Orbe Kardinalaren plaza, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.

Egitarauari amaiera emango zaio igandean, Debabarrenan zehar oinez egingo den ibilbide batekin. Ibilbideari hasiera emango zaio goizeko bederatzi eta erdietan, Elgoibarko IHMaren aurrean. Ibilaldia ‘Sallobenteko sekretuak’ izenez ezagutzen den eta 10 kilometroko luzera duen tartea beteko du. Ibilbide hori ondo ateratzeko, eskualdeko mendi-elkarteek laguntza emango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan