Enpresa-ideia eta -proiektuen lehiaketa
Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza udal sailak enpresa-ideia eta -proiektuen lehiaketa (Europako Gizarte Funtsaerekin batera finantzatuta) berria deitu du. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, iaz jarri baitzen martxan ekimena. Aurtengo urteko nobedade nagusienak bi dira; batetik, lehiaketari alorreko lehenengo zuzendaria eta gure lankide izandakoaren izena –Juan Torres jarri izana da eta, bestetik, sarietarako diru gehiago izango dela, zuzkidurak gora egin baitu.
Enpresa-ideien lehiaketa honen helburua ekintzaileen kultura sustatzea eta DBHko 3. eta 4. mailan, batxilergoan, edo erdi eta goi mailako zikloetako ikasle ermuar edo mallabitarren sormena bultzatzea. Atal honetan 10000 euroko sariak banatuko dira, talde bakoitzeko 5000. Hau da taldeko hiru saritu egongo dira eta horietako lehenengoari 2500 € emango zaizkio, bigarrenari 1.500 € eta hirugarrenari 1.000 €, hurrenez hurren.
Enpresa-proiektuen II. Lehiaketaren helburua honakoa da: herritarren sormen-gaitasuna agerian jartzea eta berrikuntza eta enpresa-ekimena suspertzea, Ermuko udalerrian ekonomi garapena sustatzeko eta langabezia murrizteko, besteak beste. Modalitate honetan parte hartu ahal izango dute Ermuan enpresa-proiektu berria martxan jarri nahi duten guztiek, bai eta egoísta soziala Ermuan duten enpresek ere, baldin eta jardunean urtebete badaramate edo, lehiaketan saria lortu ondoko sei hilabeteetan hasteko asmoa badute. Proiektu saridunen artean 12000 euro banatuko dira.
Proposamenak udaletxeko erregistroan aurkez daitezke datorren urriaren 20ra bitartean. Lehiaketa honetako sariak Toki-garapenaren eta ekintzailearen astean entregatuko dira, azaroaren 20tik 24ra bitartean gauzatuko dena.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren