Gaztela-Leoneko zentroaren kultur eta kirol astea

06.10.06
Gizartea

Gaztela eta Leoneko kultur zentroak egunotan ospatzen dihardu kultur eta kirol astearen XIV. edizioa. Egitarauari aurreko aste bukaeran eman zitzaion hasiera, zenbait kirol jarduerarekin. Larunbat arratsaldean, kalba txapelketa jokatu zen Beti Ondoko zelaietan. Bertan bederatzi udalerrietatik etorritako hamar taldeek hartu zuten parte. Igandeko goizean, ‘Jose Merino’ memoriala korritu zen. Emakumeen taldean Estitxu Urrutia izan zen garaile, aurreko urteetan bezala. Gizonezkoen taldean berriz, Evanson Ndungun korrikalari kenyarra izan zen garailea, hamaika kilometro erdi korrituz 36 minutu eta 10 segundotan.

Egitaraura bueltatuz, gaur atzoko jarduerarekin jarraituz pintura lehiaketa egingo da, 13 urtetik 16ra bitarteko gazteentzat. Ostiralean, Titzina taldeak antzerkia ekarriko digu, Ermua Zineman, gaueko 10,15enetan hasita. Larunbatean, bazkide eta laguntzaileek ardoa hartuko dute eta arratsaldean dantza erakustaldia izango da Orbe Kardinalaren plazan. Talde parte hartzaileen artean hiru Ermukoak izango dira eta, laugarrena berriz, Segoviakoa. Igandean, amaiera emango zaio, aurtengo edizioari, meza eta bazkari batekin. Bestalde, igandera bitartean zurezko tailuen erakusketa zabalik dago zentroaren egoitzan eta ikusgai baita ere lehiaketara aurkeztu diren argazkiak.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean