Estazioko plaza eta garajeak gaur irekiko dira

09.10.06
Hirigintza

Estazioko plaza publikoa eta bere azpian eraikitako garajeak gaur zabalduko dira jendearentzat. Udalbatzak ekitaldi xume bat egingo du gaur arratsaldean, batzorde informatiboak amaitu eta gero. Aurreikusitako ordua, arratsaldeko zazpiak dira. Une horretatik aurrera hala plaza nola garajeak ofizialki inauguraturik geratuko dira, plaza ermuar guztiok noiznahi erabil dezagun eta, garajeak aldiz, horien emakidadun eta erosle direnek. Arratsaldeko seietatik aurrera azpiegitura berri horiek zabalik egongo dira ikusi eta bisitatu nahi duten guztiek sartzerik izan dezaten. Ekitaldi ofizialaren ondoren lunch bat egongo da bertaratzen diren guztientzat.

Estazioko plazaren panoramika.

Garajeen emakidadunek aurreko astean eskutitz bana jaso zuten eta bertan obrak bukatutzat eman zirela adierazten zitzaien. Plaza irekitzearekin batera, honen azpiko aldean eraiki diren garaje-partzelak ere entregatuko dira. Guztira 74 garaje dira, bi solairutan banatuta daude eta bakoitzak hogeita hamazazpi ditu. Partzelak tamaina ezberdinetakoak dira eta horren arabera ezarri zaio prezio bakoitzari. Garajeok iazko abenduaren 14an egindako ekitaldi publikoan zozketatu ziren. Emakidadun direnek kontratuan jasotzen zen bigarren zatia ordaintzeko, gehienez ere, urriaren 31ra bitartean izango dute epea. Ordainketa egin ondoren, frogagiria udal bulego teknikora eraman eta bertan giltzak jaso ahal izango dituzte.

Udal honek obra hau sustatu du unitatearen hirigintza-kudeaketa egiteko sortu zen konpentsazio batzordearekin batera. Eraikuntza lanak Baltar Domínguez, S.M.ak egin ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke