Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

02.03.26
Erakundea
Ingurumena
Hirigintza
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke

Udal Hirigintza sailak zabalik du Ermuko ‘Bide berdea’ izeneko proiektuaren inguruan herritarren ekarpenak aurkezteko epea. Hau da, San Antonio auzoaren eta Eitzagaren arteko trenbidearen burdinbide zaharrean aisialdirako eta paseorako espazioa garatzeko esparru-dokumentua. Otsaileko azken astelehenean informazio-saioa egin zen Lobiano Kulturgunean, bertan aurretiazko agiria aurkeztu zen, eremua antolatzeko lehen proposamena aurkezteko (ibilbidean zehar zehaztutako erabilera batzuekin, erdigunearekin lotzeko alternatibekin, bistak babesteko eta etxebizitza mugakideen intimitatea babesteko irtenbide posibleekin) eta proiektuaren definizio teknikoan aurrera egin aurretik iradokizunak jasotzeko.

Herritarrek esteka bidez loturik uzten dugun aldez aurreko dokumentuaren xehetasunak kontsultatu eta ekarpenak egin ditzakete datorren martxoaren 13ra arte (ostirala), ekarpenak@udalermua.net posta elektronikoko postontzira idatziz, baita udal bulego teknikoan bertan ere. Hilaren 13ra bitartean jasotzen diren ekarpenak aztertu egingo dira, eta, hala badagokio, Oinarrizko Proiektuaren eta Exekuzio Proiektuaren idazketan txertatuko dira. Proiektu horrek xehetasun handiagoz garatuko ditu azkenean hartutako irtenbideak.

Aurkeztutako agiriak zenbait proposamen jasotzen ditu, horiek proiekturako lehen hurbilketa direlarik. Lan-oinarri irekia da, eta esku hartzeko irtenbide eta irizpide posibleak planteatzen dira. Kontsultaldian zehar helarazten diren ekarpen, iradokizun eta beharren arabera, proposamen horiek egokitu, osatu edo aldatu ahal izango dira, betiere teknikoki eta urbanistikoki bideragarriak badira.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean