-Azterkosta- programaren aurtengo edizioa

25.10.06
Ingurumena

Herriko hiru ikastetxek eta ia ehun ikasleek parte hartuko dute aurtengo ‘Azterkosta’ programaren edizioan. Sallabente Eskola, Ongarai Eskola eta Eskolabarri ikastetxeek eta horietako ikasleek gure kostaldeko ekosistema aztertzen dihardute azken urteetan. Jarduerok ingurumeneko tailerren bidez gauzatzen dira, ikasleek aspektu teorikoak ezagutu, barneratu eta horretan jantzi daitezen. Ondoren, ikasleek ikasitakotik praktikarako jauzia egiten dute txango, irteera eta landa-lanaren bidez. Atal horretan hain zuzen ere, koka dezakegu aurreko astean egindako txangoa. Pasa den ostiralean, beste behingoz, Deba herrira joan ziren bertako ekosistema eta bere ezaugarriak ‘in situ’ ezagutzera eta bereziki, labarra aztertu eta miatzera. Taldea 85 ikasle eta hainbat irakasle eta begiralek osatu zuten. Horiek guztiak, azken ostiralean trenez joan ziren Debara, Ermuko geltokitik abiatu zen unitatean. Trenaren kostua udal ingurumen sailak ordaindu zuen.

‘Azterkosta’ ekimena, Europako ‘Coast watch’ izeneko programaren barne dago, gurean Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duena. Ikasle ermuarrek ostiralean, besteak beste, kostaldeko animaliak, landareak eta uraren kutsadura indizeak aztertu zituzten. Lan horretan, ikasleek berariazko material berezia erabili zuten eta horien artean aipatzekoak dira, animali eta landareak identifikatzeko plantilak, laginak hartzeko pote bereziak, gerora urak zuen oxigeno, nitrato eta nitritoen maila neurtzeko. Horrekin guztiarekin, gure ikasleek ekosistema bera zer den eta animali eta landareen arteko harremanak ezagutu zituzten, Debako Santiago hondartza ezagun eta jendetsuan. Azken batean, helburu nagusia da ikasleek ingurua ezagutu eta hori zaindu eta errespetatu beharrari buruz sentsibiliza daitezela.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan