Simulazio birtualerako tresneria
Euskadiko Lanbide Heziketako zuzendaritzak simulazio bidezko aplikazio informatikoen garapen eta esperimentazioa bultzatzen ari da. Zuzendaritzaren asmoa, baliabide horiek gero bere zentroetan erabil daitezela da, irakasteko tresna gisa. Ermuan, Enpresa Ekimenak bideratzeko eta horiek trebatzeko dugun ‘Izarra’ zentroan hasita daude teknologia berri horiek erabiltzen, aitzindari izanez. Hiru lurraldetako Lanbide Heziketako Institutuen eraikuntzako adarrek elkar lanean ari dira, eremu horretan adituan diren enpresekin.
Guzti horien helburua simulagailuak prestatzea da, dorre-garabiak, auto-garabiak, plataforma autopropulsatuak, lur-mugimenduetarako makineria eta horretan erabiltzen den beste osagarriak gidatzen eta erabiltzen ikasi ahal izateko. Euskal institutu horiek horretarako Tknika zentroaren koordinazioa eta laguntza jasotzen ari dira. Tknika Euskal Herriko Lanbide Heziketako Berrikuntza zentroa da, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatzen duena. Azken hori, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren barne dago.
Gure herrian, jada, hasi direnez teknologi berri horiek erabiltzen institutuetako eta aipatu zentroko ordezkariek bisitaldia egin dute gure herrira. Taldea aurreko astean etorri zitzaigun Izarra zentroan dugun Obra Publikoko Makineria, Jasotzeko gailuak eta Garraiokoak mantendu eta operatzeko Eskola bisitatzera. Izarra bisitatu eta gero, Artamendira joan zizren praktiketarako gunea ezagutzeko. Leku horietan, irakasteko erabiltzen duten metodologi teoriko eta praktikoaren berri jaso zuten. Ordezkariek, arreta berezia eskaini zioten makineria simulatzaileei.
Bisitarien taldea, ondokoek osatzen zuten:
Bizkaiko Lanbide Heziketako Institutua, Eraikuntza adarra
- Zuzendaria: Kepa Basagoiti jauna
- Heziketa birtualeko teknikaria: Izortz Zaballa jauna
Donostiako Eraikuntzako Institutu teknikoa
- Zuzendaria: Mª Eugenia Lucea andrea
- Ikastetxeko beste bi irakasle
Gasteizko Eraikuntzako Institutu teknikoa
- Zuzendaria: Ignacio Fernández jauna
- Ikastetxeko beste irakasle batekin.
Teknika
- Iñigo Iparragirre jauna
- Errealitate birtualeko dinamizatzailea
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren