Ermua Zinemako tresneria ikusgai

02.11.06
Gizartea

Euskal Birusa elkarteak erakusketa antolatu du Ermua Zineman erabili izan diren antzinako tresna eta erremintekin. Erakusketari ‘Ermua Zinemako tresneria’ izena jarri izan zaio. Ekimena San Martin kulturala deritzanaren barne dago. Erakusketan Zineman antzina erabiltzen ziren aparailuak daude ikusgai. Materiala ikusi ahal izango da datorren azaroaren 19ra bitartean. Erakusketa zabalik egongo da egunero, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara bitartean. Erakusketa zabalik dagoen epe horretan ere bai, iaz San Martin egunean ateratako filminak proiektatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun