San Martinek hogeita hamar ekoizletik gora bilduko ditu

06.11.06
Gizartea

Hogeita hamar ekoizle eta baserritar baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo San Martin azokan. Zapatuan Durangaldea eta Lea-Artibai ibarretik etorritako ekoizleek hogeita hamar postu luze beteko dituzte. Horiek guztiek, baserriko eta ortuko produkturik onenak ekarriko dizkigute. Azokan lehiaketa izango da ondoko produktuetan: fruta eta ortuariak, gazta, ogia, eztia eta txakolina edo sagardoa. Fruta eta ortuarietan izan da izen-ematerik handiena, horretan hemeretzi ekoizlek eman baitute. Gaztekin hiru postu izango dira eta orgiekin lau, hain zuzen ere. Horrez, gain, beste hiruk eztia eta produktu eratorriak ekarriko dituzte eta bakarra egongo da, txakolina eta sagardoarekin. Amaitze eta, aurreko edizioetan bezala, hainbat artisau ere izango ditu herriko kaleetan, bestak beste, pilotako materiala, lora siku edo paper birziklatuko produktuekin.

Antolatzaileek 150 pertsonen laguntza jasoko dute goizaldeko 6etatik iluntzeko 8etara bitartean azokaren inguruan dauden beharrei aurre egiteko. Horiek guztiek, taldeka banatuko dira egin beharreko lan guztiei heltzeko eta, zerrendatutakoen artean, besteak beste txosna atenditzen, taloak egiten, zozketako txartelak saltzen, musika jartzen eta mikrofonoan jardungo dute. Euskal Birusa talde euskaltzalearen ekimen honek antolatze lanetan aurten merkatari eta ostalarien elkartea, Kaltxango AEK, Alboka Musika Eskola eta udaleko euskara, kultura, zerbitzu eta udaltzaingo atalen laguntza bildu ditu.

Parte hartzaileen zerrenda

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu