Gasak eragindako leherketa San Roke auzoko etxebizitzan

07.11.06
Erakundea

San Roke kaleko 9. eraikineko hirugarren pisuan gasak eragindako leherketa izan zen atzo eguerdian. Istripua, lehenengo zantzuak adierazi dutenez, butano gasaren kontzentrazioak eragin zuen. Etxebizitzan une horretan zeuden hiru pertsonetatik bi zaurituta gertatu ziren, etxeko jabea eta bere senitarteko bat. Zauritutakoak Mendaroko ospitalera eraman zituzten, gorputzeko hainbat lekutan erredurak zituztelako. Eztandak kalte materialak eragin zituen etxebizitzako balkoian eta ondoko eta goiko bizilagunen etxebizitzatan. Bestalde, balkoiaren azpiko kalean aparkaturik zeuden bi ibilgailuk ere kalteak jasan zituzten.

Fatxadaren panoramika

Gertakizunaren berri ematen zuen dei bat jaso zuen udaltzaingoak arratsaldeko ordu batak eta laurdenetan. Honek, jakinaren gainean jarriz ituen Ertzaintza eta su-hiltzaileak. Udaltzainek bertara joan trafikoa moztu eta gunea itxi egin zuten. Su-hiltzaileek berriz, kalteak jasandako balkoiko elementu eta kristalak kendu zituzten, oso arriskutsu zeudelako. Udaltzain agenteek zaurituekin egon ziren anbulantziak etorri bitartean eta ibilgailuen jabeei berri eman zieten. Udal-lantaldeko langileek hondakinak jaso eta kalea garbitu zuten, hori zabaldu eta trafikoa normaltasunera buelta zedin. Ertzaintzak gain hartu du gertatutakoaren ikerketa.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera