Haurrentzako ikuskizuna larunbatean

17.11.06
Gizartea

San Martin kulturalaren barne asteburu honetan haurrek, antzerkia eta zirkoa uztartzen dituen Ikuskizuna izango dute. Ikuskizun honetan ikuslearen parte hartzea ezinbestekoa da. Emanaldia Ermua Zineman izango da, larunbateko 17,30etan hasita. Sarrerak 2 euro balio du. Ekitaldia Euskal Birusak antolatu du, udal honen laguntzarekin.

Sinopsia

Loretsu eta Bolintxe ikuskizun berri bat egiteko prest agertu dira, eta egin ere haien txirrindulatxoetan egin nahi dute. Ikusleak agurtu, Zirika Zirkus rock abestia nola dantzatu (zirikaroka) eta irakatsi ondoren, hara! Sorpresa! Altxor bat aurkitu dute: hamaika ipuin eta lagun.... Irakurtzeak duen garrantzia eta ze dibertigarria, ze aberasgarria den erakutsiko digute. Beti ere haien erara eginen dute Loretsu eta Bolintxek. Hau guztia, nola ez umore klabean eginen dute. Ipuin kontaketa, Bolintxe fakirra, ekilibrista eta Loretsu magoa, funambulistarekin tartekatuko dira. Malabarerak, akrobaziak, kantu berriak....

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun