Berrikuntza posiblea izateaz gain, erabat beharrezkoa da

22.11.06
Ekonomi Sustapena

Udal eremuan berrikuntza posible ote den ala ez eztabaidatzeko jardunaldiak berrogeita hamar lagunetik gora bildu ditu gaur goizean Ermuko udaletxeko atikoan. Toki-garapenaren eta ekintzaileen astearen barne dagoen ekimen horrek gaurko eguna herri administrazioari eta horren barne, toki-administrazioari, dedikatu dio hain zuzen ere. Carlos Totorika alkateak eguna eta ekitaldia ireki du gaur goizean. Honek eskerrak eman die bildutako guztiei eta, batez ere, hizlariei Ermura etortzeagatik. Totorikaren ustez ‘berrikuntza beharra baino zertxobait gehiago da’ eta horretan jarduten ez duten erakundeak ‘irentsi eta aurretik eramango ditu, badatorkigun tsunami edo olatu erraldoiak’. Totorikaren esanetan prest egon behar gara ‘olatu hori surfeatzen jakiteko eta datozkigun aldaketekin gozatzeko, ekinaren ekinez egiten baita bidea’.

Jarraian jardunaldira gonbidatutako hizlariek lanari ekin diote. Hitzaldi guztietan aipatu izan den ideia ondokoa izan da: ‘berrikuntza beharrezkoa baino zerbait gehiago dela’ eta toki administrazioak ‘ezin diola horri muzin edo uko egin’. Ildo horretatik sakonduz, hizlarien esanetan `berrikuntzan jarduteko ez dago formularik eta ezin horrelako baten zain egon, horrelakorik ez baitigu inork emango’. Lehenengo hitzaldian, Ermuko udaleko idazkaria, José Antonio Fernández aritu da, zeinak toki-administrazioaren ikuspegitik, berrikuntzaari buruz hitz egin duen. Honek adierazi duenez ‘berrikuntzak zerikusi zuzena du erakundeak kudeaketan jarraitzen duen ereduarekin’. Honek gaineratu duenez, ´administrazioak ez du ahaztu behar erakundea dela eta bezeroari zuzenduriko zerbitzua eskaintzeko duen beharra’.

Ermuko Udaleko idazkari eta toki-berrikuntzan aditua den, Jose Antonio Fernandez Celadak hitzaldiari hasiera ematen

Jarraian, Raquel Egeak, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko kideak toki-berrikuntzarako sistemari buruz hitz egin du. Ondoren, Donostia sustatzeko Erakundearen Gerenteak, Euken Sesé Sagastik, hizpide izan du berrikuntza eta ezagutza-gizartea, toki-administrazioaren ikuspuntutik. Goizari amaiera emateko, Alain Jordák, Manresa hiriko udaleko Ogasun, Ekonomi-sustapen, Berrikuntza eta Teknologia alorreko alkateordeak berrikuntza kontzeptuaren definizioa ondoko esaldiaren bidez laburbildu du: ‘helburu eta hobekuntza ekintzak birdefinitzeko prozesua, horiei balio berri bat eransteko’.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du