Kultur astearen XXVI. edizioa

27.11.06
Gizartea

Ermuko Gaztela-Mantxako Kultur Zentroak kultur astearen XXVI. Edizioa gauzatuko du datozen egunetan. Asteari eta egitarauari atzo eman zitzaien hasiera eta, ekitaldiak izango dira larunbatera artean. Atzo espartzuz egindako figura eta eskulanen erakusketa ireki zen. Lanak Albaceteko José Cambronero eta Rafael López de Fuentealbillak egin dituzte. Erakusketaren izenburua ‘espartzua arte bihurtzen denean’. Erakusketa zabalik egongo da datorren igandera bitartean eta, bisitatu daiteke arratsaldeko 4etatik 8etara.

Ostegunean klima-aldaketari buruzko hitzaldia egingo da, egoitzan bertan arratsaldeko 7 eta erdietatik aurrera. Larunbatean, berriz, haurrek pintura lehiaketa izango dute, goizeko hamaiketan hasita. Arratsaldeko ordu batak eta erdietan, sariak banatuko dira.

Egitaraua larunbatean aurrera jarraituko du antzezlan batekin. Izarraitz taldeak ‘Komentuko gauzak’ lana eskainiko du, Juan Carlos Colinaren zuzendaritzapean. Emanaldia Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 3 euro balio du.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun