Berrikuntza toki-garapenean

05.12.06
Ekonomi Sustapena

Bukatu berri dugun “toki-garapen eta ekintzaileen asteak” bere xede bete eta espero ziren helburu estrategikoak lortu ditu, antolatzaileen esanetan. Horrela adierazi dute Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza alorretik. Aste horren bidez, udalak alor horretan jarraitzen duen jarduera islatu nahi izan du gure udalak. Hori horrela, bertatik eskaintzen den aholkularitza lanari bultzada eman izan zaio, besteak beste, gazteekiko arreta estrategiari, toki-ekonomian emakumearen parte hartzea sustatzeari, enpresak bultzatzeari, enpresen eta administrazioaren berrikuntzari, esaterako.

Jardunaldietara joan etorritako hainbat

Testuinguru horretan, enpresa-proiektu eta ideien lehiaketa erabat errotuta dago antolatzaileen ustez eta, horren lekuko dira lehiaketara aurkeztu diren proiektu eta ideia kopurua eta guzti horien kalitatea. Alorreko bozemaileek beren poza agertu dute, toki- eta enpresa-berrikuntzari zuzendu zaizkion jardunaldiokin eta horiek piztu duten interesarekin. Horiek esan dutenez, laugarren edizio hau errotua egon izatearen arrazoi nagusia, aurrekoetan lortutako oinarrian datza. Horien ustez, Ermuko jardunaldiak jada erreferente bat dira toki-garapenaren eremuan.

Hizlari baten argazki bat

Aurtengoan, estatutan dauden aditu asko etorri zaizkigu Ermura. Horien artean ezagutzaren sortzaile diren hainbat erakundetako kideak izan ditugu hizlari, besteak beste, Kataluniako Unibertsitate Politeknikotik, CSICeko Ekonomi eta Geografi Institututik, MCC Korporaziotik, (Mik Coop.) edo Robotiker-Tecnalia zentro teknologikotik. Gainera hainbat erakunde publikoetatik etorritako ordezkariak ere izan ditugu, Manresa, Donostia, edo SPRI esaterako. Udala pozarren agertu da, hala jardunaldion edukia nola bertaratutako adituen maila eta parte hartu dutenen kopurua ikusita. Jardunaldietan gure artean izan ditugu hainbat udalerri eta erakundeetako ordezkariak ere: Portugalete, Debegesa, Muskiz, Durango edo Basauriko toki-garapeneko agentziak, eta INEM edo EUDEL bezalako erakundeak, herriko hainbat enpresatakoekin batera.

Azkenik, ondorio gisa, antolatzaileek jardunaldien hiru aspektu azpimarratu nahi izan dituzte. Lehena, benetako esperientzia berritzaileak aurkeztu izana lehen egunean, jorratu daitezkeen bidetako batzuk erakutsiz, ondoren garapen jasangarriaren bidean sakontzeko. Bigarrena, jakina izatea, enpresa munduan egiten den guztia ez dela berrikuntza, eta hori ere ez dela beti beharrezkoa. Gainera berrikuntza beti ere, ekintza errentagarrietan zehaztu behar dela. Eta hirugarren eta azkena, jardunaldiak ekarpenak egin eta indarrak batu nahi dituzten gizarte eragileen arteko kooperazio sareak eratzeko balio izan dutela, guztion artean ezagutzaren transferentzian jarduteko xedez.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
13.07.26
‘Aclima’ klusterrak eta hainbat garapen-agentziek ontziei buruzko araudi berrira egokitzen lagunduko diete industriei

Horien artean EGAZ Txorierri, Enkarterri, Ermua eta Meatzaldea daude, negozio eredu zirkular eta leahiakorragoak bultzatu nahi dituztenak
Imagen
06.07.26
EmakumeEkin: emakumeen lidergoko adibideak enpresan

Ermuko alkateak hasiera emango dio ekitaldiari