-Martxoaren 8-ko diseinu grafikoaren lehiaketa

17.01.07
Berdintasuna

Aukera Berdintasunerako udal sailak eta Emakumearen kontseiluak ‘Emakumearen Nazioarteko Egunean’ erabiliko diren diseinu grafikoak aukeratzeko lehiaketa deitu dute. Aurten bigarrenez martxoaren 8ko eguna aldarrikatu eta gogorarazteko erabiliko diren kartel eta programen diseinua herritarrek aukeratuko dute bozka bidez. Horretarako, web-gune honetan bozka elektronikoa jasotzeko sistema bat prestatuko da eta ‘Emakumearen Topagunean’, ontzi bat jarriko da, Lehiaketako irabazleari 600 euro eskudirutan eta diploma bat emango zaizkio. Oinarrietan aurreikusitakoaren arabera, lehiaketa hutsik gera daiteke. Nolanahi ere, inork irabazi ez arren 300 euro eman dakizkioke lan ona aurkeztu eta aipamena merezi duen autoreari.

Iazkoan bezala irabazlea aukeratzeko bi iturri erabiliko dira, batetik, ohiko epaimahaia eta bestetik, herritarron iritzia. Lehenik, aipatu epaimahaiak aurkeztutako lan guztietatik sei aukeratuko ditu. Ondoren, aukeratutako horiek astebetez ikusgai jarriko dira erakusketa batean, jendeak ikus eta baloratu ditzan. Erakusketaren ondoren, irabazlea herri bozketa bidez aukeratuko da, web-gune bidez eta Emakumeen Topagunean jarriko den hautestontzi baten bidez. Lana egiteko teknika eta kolorea autorearen aukeran uzten dira. Nolanahi ere, lanak berdintasunaren, borrokaren eta gizartean eta politikan emakumeek parte hartzen duten aldarrikapenaren ideia adierazi behar dute.

Parte hartu nahi duten guztiek bere lanak aurkez ditzakete Informazio eta Erregistroan, datorren otsailaren 13ra bitartean. Lehiaketako epaimahaia artearekin zerikusia duten adituek eta Emakumearen Kontseiluko kide direnek osatuko dute, Aukera Berdintasunerako zinegotzia den Tachi Alonso buru izanik. Epaimahaiak, egun bat beranduago -otsailaren 14an. sei lan aukeratuko ditu gehienez ere. Aukeratutako lan horiek Emakumearen Topalekuan ikusgai jarriko dira otsailaren 16tik 22ra bitartean, bertaratzen diren edo web-gunean sartzen diren herritarrek irabazlea aukeratu dezaten herri-bozka bidez. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo da Emakumearen Topagunean martxoan zehar.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan