Berrikuntzari buruzko buletina enpresentzat

24.01.07
Ekonomi Sustapena

Udaleko ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza alorra informazioa zabaltzeko bide berri bat lantzen hasi da, herriko enpresekin lotura estuago bat eduki nahian. Hori horrela, berrikuntzari buruzko informazioak biltzen dituen buletin bat prestu eta banatzen hasi da herri eta eskualdeko enpresen artean. Ekimen berri hori, Watch it! proiektuaren barne txertatzen da eta bere formatua buletina batena da, non berrikuntzari aurre egin eta lantzeko dauden agiri. Diru-laguntza eta albisteak jasotzen diren. Argitalpen elektroniko horren helburuetariko bat, enpresak buletinaren garapen eta edizioan inplikatzea da. Horretarako, enpresak beren jarduerari eta berrikuntzako ekintzei buruzko gauzak bidali eta ezagutarazi ditzakete, zeregin horretarako taldekideak bilatu, eta abar. Guzti hori, herriko industriaren testuinguruan zabaldu eta hedatu dadin. Ekimena aurtengo 2007ko urtearekin batera sortu da. Hori horrela, orain arte prestatu eta bidalitako buletin kopurua bat dator kontsumitutako asteekin, hots: hiru hain zuzen ere.

Lehenengo harria gorde zen ontziaren irudia.

Azken buletinean sei gai lantzen dira. Lehenengoa eta garrantzitsuena, AIC Ermua-Zornotza zentroa errealitate izateko bidea hasi duela. Halaber, horrekin batera CIE AUtomotive enpresak Recyde taldea bereganatu duela esaten da; Industrialdeetan hondakinak kudeatzeko proiektuaren berri eta Confebask erakundearen 2007ko langabezi tasaren aurreikuspena ere lantzen dira berrien artean. Watch it! Plataformak ideia eta proiektu berriak aurrera eramateko laguntzak eskaintzen dizkie enpresei edo ikerketa + Garapena + Berrikuntzari buruz argibideak eskatzeko aukera ere bai.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik