Sallabente ikastetxeko ikasleen bisita

06.02.07
Hezkuntza

Sallabente ikastetxeko ikasleek udaletxea bisitatu berri dute orain egun batzuk. Jarduera hori Ingurumen-hezkuntza tailerren barne txeratzen da, sentsibilizazio ekintzen barne hain zuzen ere. Aipatu tailerrak hamalaugarren ikasturtez egiten dira gure herrian eta horietan herriko ikastetxe guztiek hartzen dute parte, Isabel Prieto andereño eta begiralearen eskutik. Valdespinako Markesaren jauregi ohia gaur egun udaletxea da. Eraikin historiko hori Lobiano edo Zarra jauregiekin batera bisitatu ohi da aipatu tailerretan.

Bisita horietan eraikinak ikusi eta ezagutzeaz gain, gainerako zerbitzu eta ekipamenduak aztertzen dira planoetan eta, horiek guztiak ingurumenaren alorretik dituzten arazoak baita ere. Ikasturtea amaitu aurretik herriko ikastetxe guztietako taldeek bisitaldi berdina egingo dute.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka