Langabetuentzako ikastaroak, ‘Lanbegi 2007’ deialdikoak

07.02.07
Ekonomi Sustapena

Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntzako udal sailak langabetuentzako bi ikastaro berri jarriko ditu laister martxan. Eskaintza berri hori ‘Lanbegi 2007’ egitaraukoa da. Egitarau horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du eta baita Europako Fondo Sozialarena ere. Ikastarook langabetuei edo lanbide eskasak dituztenei zuzentzen zaizkie. Horietan parte hartzeko baldintza da Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldaturik egotea. Ikastarook bi aste barru hasiko dira eta horien tituluak ondokoak dira: mekanizazio-prozesuak eta administrazio-kudeaketa.

Ikastarook 200 ikastorduz luzatuko dira eta gainera beste 200 orduko praktikak ere izango dituzte. Ikastaroak doakoak dira eta datorren otsailaren 15ean hasiko. Eskolak, Enpresak Trebatu eta Sustatzeko udal honek duen ‘Izarra’ zentroan emango dira. Interesatuek bete beharreko baldintza eta ikastaro bakoitzeko zehaztasunak, ondorengoko ohar informatiboan kontsulta daitezke.

Matrikula egin nahi dutenek Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza alorraren bulegora jo beharko dute. Oraindik ere plazak daude betetzeko. Helbidea hau da: Torreta Eraikina. Argibide gehiagorako deitu ondoko telefono zenbakietara: 943176422 eta 94317901.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
13.07.26
‘Aclima’ klusterrak eta hainbat garapen-agentziek ontziei buruzko araudi berrira egokitzen lagunduko diete industriei

Horien artean EGAZ Txorierri, Enkarterri, Ermua eta Meatzaldea daude, negozio eredu zirkular eta leahiakorragoak bultzatu nahi dituztenak
Imagen
06.07.26
EmakumeEkin: emakumeen lidergoko adibideak enpresan

Ermuko alkateak hasiera emango dio ekitaldiari