Liburutegia dokumental bat DVDean banatzen ari da doan

08.02.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegia Ermuari buruzko dokumentala duen DVDa banatzen ari zaio zerbitzua erabiltzen dutenen herritarrei. Lan ‘Galdare, Komunikazioa’ produktorearena da. DAipatu dokumentala egun Euskal Telebistaren 1ngo kateak emititzen diharduen ‘Barne Barnetik’ bildumakoa da. Proiektu horretan Euskal Herriko hainbat udalerrien berri ematen da ia ordu erdiz. Liburutegia banatzen ari den alea Ermuari dedikatutako kapitulua da, non herriaren historia, ekonomia, folklorea eta jaiei buruzko berri sakona ematen den.

Lan horretan inoiz argitaratu gabeko irudiak jasotzen dira, paisaia eta herritarrei buruzkoak, horien ohitura eta tradizoei buruzkoak, gure kultura eta aisialdiari buruzkoak eta, azken baten, gure herriaren iragana eta etorkizuna. Dokumentalean Ermuaren kokapen geografikoa ematen da, bere ezaugarriak, komunikabideak eta abar… Halaber, bertan ditugun enpresa eta ekonomiaren berri ere ematen da.

Liburuzain ale bat banatzen duen unean.

Filmazioak Ermuko udalerriari errepasoa ematen dio bere hastapenetatik gaur egunera bitartean. Bertan Ermuak XI eta XII mendeetan erromesentzat izan zuen garrantzia azpimarratzen da, burdinolekin XVI.ean izan zuen lotura estua eta XVII.ean lortutako maila altua. XIX. Mendean nekazal aroari amaiera eman zitzaion eta industriarenari eta etorkinen etorrerari hasiera emanez.

Herriko eraikin esanguratsuek eta arkitekturak berak ere bere lekua dute bideoan, bertan eliza eta Valdespina jauregia erakusten direlarik. Azkenik, orografia, ingurunean, ibilaldiak, festa eta tradizioei ere hainbat minutu dedikatzen zaizkie. Aipatu DVDaren ale bana nahi dutenek, udal liburutegira joan behar dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat