Udal merkatu plazan igogailua jarriko da

09.02.07
Hirigintza

Hirigintza sailak pertsonentzako igogailua jarriko du udal merkatu plazaren eraikinean. Horrela eraikinaren hiru solairuetarainoko pertsonen irigarritasuna erraztuko eta komunikazioa hobetuko da. Egun merkatuan dauden karga-igogailuetako bat pertsonendako igogailu batez ordezkatuko da. Orain artean, pertsonek ezin zuten karga-igogailuak erabili, horiek bertako merkatariek genero eta merkantziak altzatzeko soilik baitziren. Hornidura horren kontratua Felesa, S.M.ari esleitu zaio, eta horretan ia 24.000 euro erabiliko da. Igogailu berri hori hidraulikoa izango da eta 8 pertsona kabituko dira bertan, bertan sartu ahal izangoden gehienezko poisua 600 kilo direlako. Igogailua eraikinak dituen hiru solairuetan gelditu ahal izango da eta luzeran zortzi metro t’erdiko luzera izango du, solairu horien artean dagoen tarteari aurre egiteko. Lanak laister astea espero da, materialea jaso bezain pronto. Aurreikusitakoaren arabera, egungo torretak bere horretan utziko dira, gidak aldatuko eta igogailu kabina berri eta itxia jarriko direlarik. Kabina berri hori metalezkoa izango da, forminaz estalitakoa eta atzekaldeko bere hormaren erdia hartuko duen ispilu bat edukiko.

Igogailu berriaren eta bere teklatuaren figurazioa

Aparailu hori homologatua egongo eta indarrean dagoen legerian jasotakoa betez gero jarriko da funtzionamenduan, legeriak mugitzeko zailtaunak izan ditzazketen pertsonak ere erabiltzeko prest egongo da, gomendio guztiak kontutan hartuko baititu. Kabinako botoiak argidunak dira eta bertako hizkiak erliebedunak edo ukitzekoak izango dira (braillen idatzitakoak) itsuek erabiltzerik izan dezaten. Aparailua jarri ahal izateko igeltserotza lanak ere egin beharko dira, eraikinaren sotoan metro bat eta hogei zentrimetroko sakonera izango duen pezoia prestatzeko. Horri esker mantenu lanak segurtasun eta erosotasunez egin ahal izango dira. Bestalde, solairu bakoitzean ere lanak egingo dira aparailuaren ateei egokitzeko. Azkenik, errementeri lanakere egin beharko dira ate berriak jarri eta horien itxiturak egin ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran