-Maitasuna- jorratzen duten irakurgaien gida

14.02.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak maitasuna ukitzen duten irakurgaiak gida batean bildu ditu. Gidan, esan bezala, maitasuna hari nagusitzat duten obrak jasotzen dira, oso aproposak direnak gaurko egunerako. Gida hori udal liburutegian eta herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko dendetan banatuko dira. Gidan adin guztietarako proposamenak jasotzen dira, haur, gazte nahiz helduentzat eta euskarazkoak nahiz gaztelerazko aleak daudelarik.

Udal liburutegiak eta Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak elkarlanean lantzen duten lehenengo ekimena izan da honako hau, nahiz eta ez den azkena izango. Azken hilabeteetan horietako ordezkariek hainbat bilera egin dituzte urtean zehar elkarrekin gauzatuko dituzten ekimen eta lan ildoak zehazteko.

Lankidetza horren bidez, alde biak sinergiak batu eta ekintzen antolakuntzan koordinazioa areagotu nahi dute. Lankidetza horren helburu nagusienak, besteak beste, ondokoak dira: merkataritzan dauden egun berezi horiek aprobetxatzea irakurzaletasuna bultzatzeko; udal liburutegiak dituen hainbat material gremioko langileen eskura jartzea, eguneroko beren lanean erabil dezaten. Azkenik, erakusleihoak prestatzeko haiek erabili ditzaketen material grafikoak eskaintzea eta, indarrak batuz gero, biek egiten duten lana herritarren artean hedatzen zabaltzea.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira