Guraso Eskolak ixteko ekitaldia
Gizarte Ongizateko eta Hezkuntzako alorrek aurtengo ‘Guraso Eskolak’ izeneko ekimena ixteko ekitaldia antolatu dute gaurko egunerako. Aurtengo egitarauari amaiera emateko jardunaldi bat prestatu dute, ondoko lemapean: ‘Gatazkak konpontzeko heziketa eman dezakegu? Prebentzio ereduak hezkuntza komunitatean. Jardunaldia elkarlanean prestatu da Ekimen Sozialeko Agintzari Sozietate Kooperatiboarekin. Saioa ‘Lobiano Kulturgunea’ren entzutegi aretoan egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Hitzaldia pentsatuta dago guraso, irakasle, aholkulari eta gizarte ongizate alorreko langileentzat. Ekitaldi horretan parte hartuko dute herriko alkate Carlos Totorikak, gizarte eta kultura alorreko zuzendariak, Merche Gonzálezek, psikologoa eta terapeuta aditua den Esther Ropertik eta ‘Agintzari’ kooperatibako prestakuntza arduraduna, Begoña Guijarrok.
Jardunaldian haurtzaro eta gaztaroan gerta daitezkeen arrisku egoeren prebentzio eta aurre egiteko helburuaz, Ermuko udalerrian gauzatzen ari diren gizarte eta hezkuntza programa ezberdinak aurkeztuko dira. Horretarako, hezkuntza komunitatearen elkarbizitzan eman daitezkeen arrisku egoerei aurre hartu nahi zaie, beti ere komunitatean horretako protagonista inplikatuz, hau da; ikasle, irakasle eta familiak.
Saio horretan Esther Roperti psikologo eta terapeuta ospetsuak parte hartuko du. Honek, hamar urte baino gehiago daramatza lan klinikoa jorratzen eta horren barne sozialki egoera arriskutsuan egon daitezkeen taldeekin lan egiten, besteak beste, adinez nagusi ez direnak, adopzioak, emakumeenganako biolentzia, eta abar… Roperti aski ezaguna den ‘Padres víctimas, hijos maltratadores. Pautas para erradicar y controlar la violencia en los adolescentes’ titulatutako liburuaren autorea da. Honek bere hizketaldian familia barruko biolentziari buruzko gogoetak azalduko ditu, nerabeek beren heziketa prozesuan erreferentziazkoak dituzten erreferenteekiko harremanetan dituzten portaera biolentoak ulertzeko giltzarriak eskainiz eta aurre egiteko estrategiak proposatuz.<7p>
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu