Gaur ospatuko Inauterietako egun nagusia

20.02.07
Kultura eta Gazteria

Ermuak inauterietako egun nagusia biziko du gaur. Asteartea izan ohi da gurean egunik herrikoiena. Ikasleek egun berezia izango dute, ikastetxetan bertan eskolako eta jai-eguneko jarduerak uztartuz. Ikastetxeetan arratsaldean jai izango dute, festa giroaz bete-beterik gozatzeko, eguraldiak larunbatean ez bezala laguntzen badu behintzat. Herriko ikastetxeek bihar jai eguna izango dute ez baita eskolarik izango, festan ibilitako guztiek atseden har dezaten.

Egunari musikaz ekin zaio, herriko Merkatari eta Ostalarien Elkartean (ACHEn) bilduta dauden guztien artetik, talde bat kalejiran irten baita goizean goiz. Taldea haurren arropaz jantzita atera da, eskolara joaten ziren gaietan bezala.

Inauteri astearteko egitaraua

Musika Ordua: 8:30etan. Tokia: herriko kaleetan zehar Merkatari eta Ostalarien Elkarteko taldeak kalejira egingo du.
Haurrentzako diskoteka Ordua: 16:00etan. Tokia: Orbe Kardinalaren plazan.
Kale-antzerkia Ordua: 19:00etan. Tokia: Orbe Kardinalaren plazan "La gran familia", Fadunito taldearen eskutik.
Dantzaldia Ordua: 22:30etan. Tokia: Orbe Kardinalaren plazan ‘Xanadú’ orkestrarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin