Liburutegian inauteria eguna ospatu dute

20.02.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiko lankideek Inauteri festa ospatu dute gaur beren lantokian. Lankideek mozorrotu eta bat egin dute ermuar ugarirekin eta, batez ere, ostalaritza eta dendariekin, tradizioari hutsik egin gabe. Taldea hirurogeigarren hamarkadako mugimendu pazifista gogora ekarri nahi izan du, haien lelo eta arropak berreskuratuz. Liburutegia bera ere egun berezi honetara egokitu eta apaindu egin dute. Lan horretan, betiko legez, gogo handia ipini dute eta emaitza begibistakoa da: ezinhobe. Argazkian eta ezkerretik eskumara, gure lankide Rosi, Isabel, Angela eta Miguel.

Udal liburutegiko lankideak mozorrotuta

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira