Gizarte-larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea zabalik

23.02.07
Gizartea

Udal Gizarte Ekintza Alorrak aditzera eman du aurtengo Gizarte-larrialdietarako Laguntza eskatzeko epea zabalik duela. Epe hori zabalik egonen da datorren maiatzaren 31ra bitartean, hori barne. Alorrak horren berri ematen duen ohar informatiboa kaleratu du, zeina herriko etxebizitzetako portaletan jarriko den. Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldian behin ematen direnetakoak, horiek dirutan ematen dira, eta subentzio modukoak dira. Hain zuzen ere, gastu batzuk behar-beharrezkoak dira gizarte bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko, eta berariazko gastu horiek ordaintzeko nahikoa baliabiderik ez duten pertsonentzako izanik- eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den- laguntza hauek.

Deialdi horri heldu eta laguntzak izapidetu nahi duten pertsonek, Gizarte Laguntzaileekin egoteko aldez aurretiko zita eskatu beharko dute. Zitak udal Gizarte eta Kultura alorrean hartu beharko dira, Komentukua kalean eta liburutegi ohian dauden bulegoetan. Alorreko bulegoak izapideetarako zabalik daude goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Azkenik, gogoratu aldez aurretiko zita telefonoz ere eskatzerik badagoela eta horretarako 943 17 91 61 edo 62 telefonora deitu daitekeela.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean