Bihar arratsaldean -kontu-kontari- liburutegian

02.03.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ipuin kontalarien saioa berri bat antolatu du biharko. Saio hori Kontu-kontari izeneko ekimenaren barne dago eta aurtengo bigarrena izango da. Biharko kontalaria Rosa Martinez da, zeinak bilduma berezia prestatu duen 3 urtetik 8ra bitarteko umeentzat. Ekimen horren xedeak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba gazteenei helaraztea eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.

Saioa doan da ordu bete irautea aurreikusita dago. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatzen diete.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira