Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia izango bihar Ermuan

08.03.07
Gizartea

Pirritx eta Porrotx pailazoek ikuskizuna eskainiko dute bihar Ermuan. Bikote ospetsua bere azken disko eta muntaia aurkeztera dator: ‘Mari Motots’ izenekoa. Emanaldia Zineman izango da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Ikuskizun hori Korrika Kulturalaren barne dago eta ‘Sosiux Kultur Band’ taldeak antolatu du. Antolatzaileek aditzera eman dutenez sarrerak agortuta daude, otsailaren 24ko arratsaldean aurre salmentari ekin eta bertan agortu zirelako. Zinemako ateak arratsaldeko seietan zabalduko zaizkie ikusleei, hau da emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.

Istorioa

Badira gure herriko parkean emakume bat eta haren alaba, Mari Motots. Hantxe bizi dira, jolaslekuaren zaindari. Guk emandakoetatik jaten dute eta janzten dira. Parkeko zakarrontzi handia da haien etxea. Gaur, Pirritx eta Porrotx haiengana doaz, eta parkearen sekretuak ezagutuko dituzte.

Gure gizartean gaurkotasun erabatekoa duten errealitateak landu ditugu, sudur-gorrion ikuspegi alai eta itxaropentsutik, beti ere: Hamazazpi abestitan pobreziaren, lurraren eta ingurugiroaren gaiak jorratu ditugu, kolore askotariko doinuak eta mezuak bilduz.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun