Uni Ermua-Eibar Institutuak informatikako III. Jardunaldiak ospatuko

16.03.07
Hezkuntza

Uni Ermua-Eibar Institutuak informatikako III. Jardunaldiak ospatuko ditu datorren astean. Jardunaldiok Uni-Encounter izenarekin ezagutzen dira eta bere egitaraura jaolas, solasaldi-eztabaidak, eta trebakuntza jarduerak bildu dira. Jardunaldiok martxoaren 23an hasiko dira eta hilaren 28an bukatuko, epe horren tartean hartzen duen asteburua barne egonik. Egitarauak adituen doako hitzaldiak, tailerrak eta sarean txapelketak egitea aurreikusten ditu. Aurtengo nobedadea da, ikastegiko ikasleentzako berezko jardunaldia egingo dela. Hori jardunaldiak irekitzen diren ostiralean bertan egingo da. Egun horretan Eibarko ‘Sutagar’ taldeko kide Aitor Gorosabelek informatika eta musikaren arteko loturaz hitz egingo du. Ondoren, ‘Eta kitto’ aldizkariko Iker Aranberrik, kazetaritzan erabiltzen diren tresna informatikoen berri emango du.

Martxoaren 24al jolasen eguna izango da eta hainbat partida eta txapelketa antolatuko. Besteak beste, jolasak ondokoak izango dira: ‘Counter Strike’, GP4 Fórmula 1 eta PS2 Pro Evolution Soccer 6. Jarduera ezberdinen tarteetan hainbat disc jockey-ren emanaldian egingo dira. Asteari ekitearekin batera, profesionalei zuzendutako hitzaldiak hasiko dira. Horiek arratsaldeko 4etan hasi eta zazpiak bitartean iraungo dute. Eguneko lehenaren titulua ‘Datu libreak baita ere: informazio geografikoa’, jarraian ‘Ibilgailua 2.0’ eta LinuxBios, garai Berriak’ jorratuko.

Asteartean, segurtasunaren atala ukituko da. Aztertuko diren tresnak ‘Etxelon, etxeko espioitza’ eta sinadura digitalaren aplikazioak dira. Jardunaldiari amaiera emateko ‘segurtasun kopia automatikoan barne sare batean’ tratatuko. Azkenik, asteazkenean jardunaldiei amaiera emango zaie, eguna hack jarduerei dedikatuz. Arratsaldeko 4etatik 7etara landuko diren gaiak ‘Buffer Overflow’; ‘sarrera fisikoko gakoak berreskuratzea eta ‘Kernel hacking’ izenekoak dira. Izen ematea doakoa da eta interesdunek bi bide dituzte aukera; bata web-gunea eta bestea posta elektronikoa.

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren