DBHko ikasleak trebatzeko saioak antolatu ditu udal liburutegiak

20.03.07
Udal Liburutegia

Herriko ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ehun eta hogeita hamar ikasle inguru udal liburutegiko erabiltzaile gisa trebatuko dira martxoan. Zerbitzua liburutegiko erabiltzaile jaioak prestatzeko saioak gauzatzen ari da. Saio horiek, bisita gidatu izenaz ezagutzen dira herritarren artean. Saio bakoitza ordu betez gutxi gorabehera luzatzen da eta horien bidez hobekuntzarako jarduerak bideratzen dira. Saioen amaieran irakasle eta ikasleek ekimenaren inguruko balorazio egiten dute eta, beharrezko iruditzen bazaie, iradokizunak ere, liburutegiaren eta eskaintzen diren zerbitzuak hobetzen laguntzeko.

Saio horien helburua bikoitza da. Batetik ikasleei liburutegiaren antolakuntza erakustea eta horiei informazioa bilatu eta errekuperatzeko sistemak ezagutaraztea. Bestetik, edozein pertsonarentzako liburutegiaren zerbitzua, liburua eta irakur zaletasuna bera ohiko ekintza atsegin bat eta izan daitezkeenaren ideia bultzatzea. Bestalde, saio horietan ere ikasleak espazialki orientatu eta adierazleak interpretatu ditzatela bilatzen da. Ekimenak dituen dohainen artean, garrantzitsuenetakoa bat da, udal liburutegian lan egiten eta fondoei mamia ateratzen behin ikasita nahikoa dela beste guztietan mugitzen jakiteko, guztiak irizpide eta modu berberean antolatzen baitira.

Anaitasuna Ikastolako DBHko talde bat Jose Miguel Fernandez lankidearen azalpenei adi

Udal liburutegiko langileak harrera egiten dio irakasle eta ikasleei saio bakoitzerako. Ondoren liburutegia eta bertako fondoak nola antolatuta dauden azaltzen die, horiek erabiltzeko edo maileguan hartu edo kontsultatzeko baldintzekin batera. Ordutegien eta eskaintzen diren zerbitzuen berri ere emanez. Informatizatuta dauden katalogoan erakusten zaizkie eta bilaketak egiteko modu azkar eta eraginkorrena hori dela adierazten. Jarraian hainbat ariketa praktiko egiten dituzte, titulu, gai, alor edo autorearen datuak erabilita. Kontsultako ordenadoreen bidez ez ezik apaletara joanez ere bilaketak gauzatzen dituzte. Trebakuntza saio horiek ez dira berriak, duela hainbat urte egiten hasi baitzen udal liburutegia. Nolanahi ere, azken urteetan ekimena sendotu eta errotu egin da, gaur egun herriko ikastetxe guztiek eskatu egiten dituztela.

Lotutako albisteak

Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere