‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria
Martxoaren lehen larunbatean, 7an, ingelesezko ipuin kontaketa saio berria izango da, udal liburutegiak antolatuta. Ipuin saioaren izenburua "Stories to Remember” izango da eta 2016 eta 2021 urteen artean jaiotako umeei zuzendua egongo da. Ipuin kontalaria Adam Redgrove izango da.
Jarduera Liburutegian bertan izango da. Saioa 17:30ean hasiko da eta sarrera doakoa da. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserba egin behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoko mezua biblioteca@udalermua.net postontzira bidaliz, non izena, abizenak, haurraren jaiotze-data eta telefono zenbakia adieraziko diren. Datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Ipuin kontaketaren saioaz erabat gozatzeko eta bertaratutako haurrak etenik gabe historian murgiltzeko, behin jarduera hasiz gero ez da sarbiderik izango, eta beraz, aldez aurretik iristea eskertuko genuke
"Story Time" ipuin kontaketa saioen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurzaletasuna sustatzea, irudimena eta sormena garatzea eta ingelesa modu ludikoan ikastea dira.
Lotutako albisteak
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean