Etxeko olioa biltzeko eguna aldatuko da apirilean

20.03.07
Ingurumena

Debabarrena Mankomunitateak aditzera eman duenez etxeetan erabilitako olioa biltzeko eguna aldatu egingo du da apirilean, ohikoa Aste Santuko jaiegun batean tokatuko delako. Mankomunitateak etxeetan erabilitako olio eta hondakin arriskutsuak jasotzeko egun gisa, hileko bigarren astelehena ezarrita du. Normalean zerbitzua programatu bezala egiten da, bilketa aldez aurretik adierazitako leku eta egunetan eginez. Hurrengo hilean, aldiz, ezin izango da horrela egin ezarritako eguna Ante Santuko jaieguna izango delako, Pazkoa astelehena, hain zuzen ere. Hori dela eta, bilketa zortzi egun berenduago egingo da, hau da apirilaren 16an. Bilketa leku eta orduak bere horretan mantenduko dira eta, ondokoak direla gogorarazten dugu:

- Gipuzkoa Etorbidearen 21. eraikinaren aurrean: goizeko 9etatik 10etara bitartean.
- Probaleku plazaren 3an, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1era bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
20.07.26
Ikastetxeek positibotzat jo dituzte ingurumen-hezkuntzako tailerrak, ikasturtea bukatzeanan

Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate