Munduko herrialdeetako ipuin kontalariak

23.05.07
Udal Liburutegia

Munduko herrialde ezberdinetan jaiotako eta egun Ermuan bizi diren ipuin kontalariak liburutegian izango dira beren jatorriko herrialdeetako ipuinak kontatzen datozen hamabost egunetan. Maiatzaren bigarren hamabostaldi honetarako sei saio programatu dira. Parte hartuko duten ordezkarien herrialdean ondorengoak daude: Kolonbia, Ekuador, Bolivia Venezuela, Maroko eta Mali. Gaur arratsaldeko saioa Ekuadorreko ipuinei dedikatuko egongo zaio. Ekimena ‘Kultur Aniztasunaren Hamabostaldian’ txertatzen da, liburutegiak antolatu duena ‘Inmigrazioari buruzko jardunaldietan’ laguntzeko xedez.

Ipuin kontalarien saio horiei ‘Ni neur ere, kontalari’ titulua jarri zaie. Saioak 5 urtetik 12 bitarteko gazteentzat izango dira eta liburutegian eginen dira, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Gaurkoa bigarren saioa da, Ekuador herriari dedikatuko zaiona. Hurrengo saioak maiatzaren 28, 29, 30, 31n egingo dira. Ekimenak kulturen arteko elkar ezagutza bideratzen du, topaketa eta integraziorako estrategia eta lekuak ahalbideratzen ditu, kultur ezberdinetako jendearen elkarbizitza erraztuz. Halaber, liburutegitik bertatik kultur horien berri izatea ahalbidetuz.

Ekuadorreko ordezkariaaren iIazko saiora bertaratutako taldearen argazkia

Ekimen hau iaz jarri zen martxan ‘Munduko Emakumeak’ elkartearen eskutik. Aurten aurreko bi urteetako lan ildoari jarraituko zaio. Etorkinek beren jaioterriko kulturaren berri emango digute ahozko kulturaren bidez. Liburutegia ere girotu egingo da lurralde horietako oihal eta artisautzako produktuekin. Saioetan hango musika jarriko da, zeina maileguan hartu ahal izango den, liburutegiko fondoen artean baitago.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat