Gazteentzako tailer parte-hartzaile eta interaktiboak

01.06.07
Ekonomi Sustapena

16 urtetik 18ra bitarteko gazteentzako tailerren bigarren saioa interesgarri eta entretenigarria izan da. Saio hori asteazken arratsaldean egin zen Lobiano Kultur Gunean. Ekimena Gizarte ekintza eta Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak elkarlanean antolatu dute. Ekimenaren helburua bertaratzen diren gazteei bizitzan eta lan arloan aurrera egin dezaten motibatzea da eta, baita ere, enplegua bilatzeko udalak trebakuntza eta orientazioan eskaintzen dituen zerbitzuen berri ezagutaraztea.

Lehenengo saioan bertaratutakoen estimua indartzeko ahalegina egin zen, interakzioaren eta ikus entzunezko tekniken bidez. Saioan estimulazio eta motibazioa areagotzeko bideoak ikusteaz gain, enpresa ekimenak martxan jarri dituzten gazte ermuarren zuzeneko azalpenak entzuteko aukera izan zuten. Enpresa horien artean Kubik Web Studio egon zen, udal honen laguntzaz abiarazitakoa. Errotzen dagoen enpresa horretako ekintzaileek –Jorge, Gorka eta Pablok oso argi eta ozenki adierazi zuten; motibazio, borondate eta lana uztartuz aurrera atera daitekeela eta edozeinen bizitza goitik behera irauli daitekeela.

Duela bi egunetako bigarren saio horrek lehenengoaren ildoa jarraitu zuen, gaztetan erabakitakoari esker gaur egun arlo profesionalean arrakasta lortu duten gazteen hitz eta adibideak entzun zituztelarik parte-hartzaileek. Horren, lekuko Asier Gáldos txirrindulari profesionalaren istorioa izan zuten bertaratutakoek. Horrek azaldu zuenez, txirrindularia izateko borondate zurruna eta 19 urterekin horren aldeko apustua eta urte beranduago Italiara joan zen, egun zoragarri daraman kirol ibilbideari hasiera emateko. Aitorrekin batera, Raquel Satour neska gaztea ere egon zen. Raquelek jada bere hirugarren denda ireki du, DRACH izenekoa eta gazteentzako arropa saltzen duena.

Hizlari horien hitzen ondoren, udaleko teknikariek enplegu eta trebakuntza eremuan beren alorrak eskaintzen dituen aholkularitza eta orientazio zerbitzuak aurkeztu zituzten dinamikoki. Horiek Ermua-Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Zentroan jaso daitekeen formazio azpimarratu zuten, bertan ikasteak lan merkaturatzea edo DBHa utzi ondoren hezkuntza sistemara berriz bueltatzea ahalbidetzen duelako. Saioari amaiera emateko, bertaratutako guztien artean solasaldi bat egin zuten.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren