Gomendaturiko liburuak biltzen dituen irakurketa gida
Udal liburutegiak urtero argitaratzen duen irakurketa gida berria jada kalean da, uda gain gainean baitaukagu. Gidak hogeita hamar proposamen biltzen ditu, irakurleen adinaren arabera banaturik, heldu eta gazteentzat. Aurtengo gidak postal itxura du, irakurleek irakurritako aleei buruz beren iritzia idatz eta liburutegira bidaltzerik izan dezaten. Postala eta irakurritakoaren inguruko iruzkinak bidaltzen dituzten guztien artean material eta liburu zozketa egingo da udaren amaieran.
Gidak euskaraz nahiz gaztelerazko aleak gomendatzen ditu adin tarte guztietako, gizonezko nahiz emakumezko autoreek idatzitakoak modu orekatuan. Gomendatutako liburuetatik, hainbat tituluk laburpen txiki bat ere badaramate, irakurleari sakonkiago aholkatzeko asmoz. Gida honen helburu nagusia irakurlea orientatzea da, udan irakurketarekin gozatzeko aprobetxatzen duten irakurleei aukeratzen laguntzea eta, azken batean, irakur zaletasuna sustatzea.
Gidan bildutakoen artean aipatzekoan dira ondoko hauek adin tarteka: 6 urtetik aurrerakoentzat “Tomaxitaren etxe koxkorra” (Phillis Root eta Delphine durand), eta 8 urtetik aurrerakoentzat “El tesoro de Quico” (Carmen Gil eta emilio Urberuaga). 10 urtekoentzat “Ez esan inori” (Ana G. Lartiegi), eta 12koentzat “27 historias para tomar la sopa” (Ursula Wölfel eta Bernasconi). Nerabeen atalean 12 urtekoentzat “El verano del os abalones” (John Down) eta “Txabola terapeutikoa (Pako Aristi), 14 urtekoentzat “La estrella de siete puntas” (Xosé A. Neira) eta “Zeruko ateetan deika” (Jordi Sierra y Fabra). Azkenik, helduen atalean beste bi proposamen: ‘El corazón helado” (Almudena Grandes) eta ?Sua falta zaigu’ (Katixa Agirre).
Gidaren 2500 ale argitaratu dira koloretan, herriko ikastetxeetan, Emakumearen topalekuan, kultura alorrean, liburutegian eta herrian zehar bertan banatuko direnak. Aipatu liburuak liburutegiko leku berezi eta eskura dagoen batean jarrita daude. Ale horiek maileguan hartu nahi dutenek, erreserbatu egin ditzakete internet bidez, ondorengo helbidean: www.euskadi.net/katalogobateratua.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat