Gaur, odol-emateko deia

20.06.07
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du gaurko, ekainak 21eko ostegunerako. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahali zango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori elkarteko egoitzaren aurrean egongo da jarrita, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahali zango dira. Goizeko ordutegia 9:30etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik iluntzeko bederatziak bitartekoa.

Odola substantzia organiko propio eta ordezkaezina da, ezin daitekeena fabrikatu. Horregatik, jendearen beharrei aurre egiteko dagoen aukera bakarra, borondatez sano dauden pertsonei odola ateratzea eta gordetzea da, gero edozein arrazoirengatik behar duten beste batzuei transfusioak egiteko. Odol-emaile izan daiteke adinez nagusi den eta sano dagoen edozein pertsona. Odol-ematea solidaritate egintza apala da, jendearengan onura handiak dakartzanak. Informatu, animatu eta egin zaitez odol-emaile!

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da