Igandean, meza San Pelaioko kaperan

26.06.07
Gizartea

Igandean meza emango da San Pelaioko kaperan, patroiaren omenez. Auzoko jaiak irailera arte atzeratu diren arren, domekan meza emango da goizeko 11etan. Herriko parrokia arduratuko da meza antolatu eta koordinatzeaz eta horretarako abadea ere ekarriko du. Esan bezala, meza goizeko 11etan emango da eta bergarako Jose Luis izena duen abadea etorriko da eginkizun horretarako.

Elizkizun hori antolatzeko lanetan parrokia, jai-batzordea eta udala dabiltza elkarlanean. Hori horrela, udal honek audioko ekipoa, argindarra eta egurrezko jarlekuak utziko ditu, bertaratzen direnek -batez ere, edadetuek eta nagusiek- erosoago jarraitu dezaten ofizioa. Udal hirigintza alorrak datorren astebururako auzoko obrak bukatuak egongo direla hitz eman dio jai-batzordeari, batez ere, kapera, aurreko urbanizazioa eta asfaltatua.

Asteburuko programa ondorengoa izango da:

Ekainak 30, larunbata

  • 12:00etan: Lore eskaintza santuari.

Uztailak 1, igandea

  • 11:00etan: Meza herrikoia kalean, San Pelaioren omenez.
  • Santiago Apostoluko abesbatzak kantatu egingo du.
  • Meza bukatu eta gero papera eta santuaren ontzia zabalik utziko dira.
  • San Pelaioren estanpak salduko dira.
  • Amaitu aurretik pintxoak banatuko zaizkie bertatutakoei.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun