Haurren jaietako beren egun berezia ospatuko dute gaur

23.07.07
Kultura eta Gazteria

Ermuko gaztetxoek herriko jaiez gozatzeko aukera izango dute gaur, beraientzat espresuki antolatutako jardunaldian. Jarduera ugari izango dira gozatzeko, adinari egokitutako hainbat izango baitira egun osoan zehar. Programari goizetik ekintza zaio eta arratsaldez ere jarraipena izango du, iluntzera bitartean. Ikusle kopururik handiena bilduko duen ekitaldietako bat Xurdin izeneko pertsonaiaren ikuskizun musikala izanago, herriko plazan arratsaldeko 7etatik aurrera.

Haurrentzako ikuskizun horretan Josemari Gorostegi, Sonia Ezkerra eta Imanol Arabaolaza tolosarrek hartzen dute parte. Ikuskizuna 2 urtetik 10era bitarteko haurrentzat da aproposa. Bertaratzen diren guztiek jolas, dantza eta abestiz beteriko proposamenarekin aurkituko dute. Emanaldiak ordu bete pasatxo irauten du eta denbora horretan Xurdin protagonistak biziko dituen abenturan kontatuko dizkiete antzezleek. Xurdin eta bere lagunak inoiz izan den basorik alaienean bizi dira, egunak jolasean emanez. Horien munduan ez dago tristurarik ez eta aspertzeko aukerarik.

Egitaraua 

  • 10:30etan: Buruhandiak plazan.
  • 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara: Haurrentzako parkea eta tailerrak Orbe Kardinalaren plazan. Antolatzailea: Txarangen Batzordea. Euria egiten badu, lekuz aldatuko da Aritzmendi pilotalekura.
  • 16:00etan: Txirrindularitzako Lehendakari saria. Irteera eta helmuga Mallabirako errepidean egongo dira, Garbigunearen parean. Antolatzailea: Ermuko Txirrindulari Elkartea.
  • 17:00etan: Txokolate-jana haurrentzat plazan.
  • 19:00etan: Haurrentzako musika ikuskizuna Xurdinekin, plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean