Gaur gauean zeru zabaleko zine zikloa amaituko da

29.08.07
Kultura eta Gazteria

Aurtengo zeru zabaleko zine zikloa gaur gauen itxiko da. Zikloari amaiera emango zaio gaur intrigako luzemetraia baten proiekzioaz. Filma hori ‘Premonicion’ da, (jatorrizko bere titulua ‘The G¡ft’). Produkzioa iparramerikarra da, hainbat ekoizle etxeren artean produzitutakoa. Luzemetraia suspense eta fantasiazko generoan kokatzen da. Zuzendaria Sam Raimi da eta bere iraupena 111 minutu dira. Filmean, besteak beste, Cate Blanchett, Katie Holmes eta Keanu Reeves aktoreek parte hartzen dute. Proiekzioa Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Emanaldia doan da.

Sinopsia

Georgia lurraldeko herri txiki batean Jessica King izeneko emakumea desagertzen da. Poliziak ez daki non bilatu, ez baitu inolako pista ez arrastorik.. Neskaren aita etsita eta zer eginik jakin gabe dago; orduan botere eta ahalmen psikikoak dituen emakume batengana jotzen du laguntza eske. Emakume hori Annie Wilson deitzen da eta hasieran ezer gutxi egin dezake, ez baitu zertan oinarritu. Nolanahi, denbora aurrera joan ahala begitazio eta ametz oso gaiztoak. Begitazio horien bidez andrearen gorpua non dagoen jakingo dute…

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu