Kultura jarduerak eta iraila eskutik bat

30.08.07
Kultura eta Gazteria

Udalerria bere ohiko jarduera eta itxurara bueltatzen ari da, udako opor eta etenaldiaren ondoren. Herritarrak bueltatzen ari dira, azken egunetan. Begibistakoa da hori, erraz asko nabaria. Gehientsuenak bueltatu gara eta, askok, lanean ere hasita gaude. Gutxi batzuk besterik ez dira falta, jai egunak amaitzeko azken egunerarte itxoingo dutenak bueltatzeko. Ohikotasunean murgiltzen ari garela gauza askotan antzeman daiteke, eta horietako bat, kultura alorreko programazio eta jardueren itzulera da. Alorrak bere ohiko ekintza eta programazioari heldu dio, oporren ondoren. Hori horrela, kulturak irailari dagokion hileko programazioa aurkeztu eta kaleratu du. Aurreikusitako guztiaren artean aipatzekoak dira, besteak beste, folk musikako hainbat talderen emanaldiak, zeintzuk hileko hirugarren aste bukaeran zehar gauzatuko diren ‘folkez blai’ deritzan lehiaketako finalei loturik. Horrekin batera, aipamen berezia merezi du Kepa Junkera trikitilariak irailaren 22an plazan emango duen kontzertua. Emanaldia libre eta doanekoa izango da.

Irailarekin batera ere zine komertzialaren hasiera ere etorriko zaigu. Halaber, zine-klubak ere bere emanaldiei ekingo die, datozen egunetan Mexikoko zineari dedikatutako zikloarekin. Esan behar erakusketak eta hainbat jai eta festa ere izango ditugula. Musika aste bukaera bakarrean ez ezik gehiagotan izango da protagonista nagusiena, ‘kalean’ izena jarri zaion eta bigarren urtez gauzatuko dugun ekimenari esker fanfarre eta musika talde ezberdin ugari hartuko baitugu gure kaleetan.

Bestalde, aipamen berezia ere merezi du hileko azken ostiralean Carlos Chamarro eta Ayanta Barili aktoreek aurkeztuko duen antzerki emanaldia. Muntaia ’Mandibula afilada’ titulatzen da. Lanean jasotako elkarrizketa eta dialogoak oso aberatsak eta zorrotzak dira eta obra guztiaz ironia finaz josita dago.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu