-Kalean-: kaleko musika taldeen bigarren topaketa
Hamahiru taldek hartuko dute parte irailaren 14tik 16ra bitartean, kaleko musika taldeen bigarren topaketan. Jarduera udal kultura sailak antolatu du eta horri aurtengoan ‘Kalean’ izena jarri dio. Talde ugari aterako dira kalera hiru egunetan, beren soinu eta erritmo anitzekin. ‘Kalean’ ekimenk musika kaleratzeko helburua du, asteburu horretan estiloen aniztasuna erakusteko eta kaleak kolorez janzteko. Xede horrekin, estilo anitzeko talde asko ekarriko dira. Horietako hainbat atzerritik, proposamen zabal eta ezberdinak aurkeztu nahi baitira. Nazioartetik etorriko zaizkigun taldeak Alemaniatik, Italiatik, Mexikotik, Afrikatik eta Iparraldetik etorriko zaizkigu. Hori horrela, trikitixak, gaitak, txistuak, airezko, metalezko eta hari-instrumentuak ikus i eta entzuteko aukera izanen dugu, Mexikotik bertatik etorritako Mariatxia eta guzti.
Programa ostiraleko zazpietan emango zaio hasiera. Arratsalde horretan bi talderen emanaldia entzun ahal izango dugu. Lehenengoa Alemaniatik etorriko zaigu eta bere izena ‘’Express Brass Band’ da. Munich herriko talde honek afro beat, jazz eta Chicagoko art ensambles estiloko musikak uztartzen dituen ikuskizuna ekarriko digu. Ordu bete beranduago, Afrikako (Burkina Fasoko) ‘Sokan’ taldea datorkigu. Talde mistoa da, 4 perkusionista eta bi dantzarik osatzen dutena. Mendebaldeko Afrikako tradiziozko erritmoak lantzen dituzte , beraiek egindako moldaketekin aberastuak.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu