Haurreskolak zabalik du izena emateko aldia
Udal haurtzaindegiak jaioberri eta haurrak hartzeko epealdi zabaldu du. Ermuko haurtzaindegia ‘Haurreskolak’ Partzuergoaren barne dago. Zentroak une honetan 0tik 2 urtera arteko haur berriak hartzen ditu, azaroan joaten hasiko liratekeenak. Seme-alabak bertara eramateko interesa dutenek gurasoek egoitzatik bertatik pasa daitezke izena ematera edo argibideak eskatzera. ‘Haurreskola’ Iparragirre kaleko 15. eraikinean dago. Bertako telefonoa 943 17 64 31 da.
Herriko haurtzaindegia zabalik dago goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara bitartean. Zentroan urte bat baino gazteagoak diren 24 ume hartzen dira. Adin horretarako, une honetan 9 leku libre daude. Urtetik gorakoentzat 39 plaza daude eta, une honetan, beste 9 toki dituzte hutsik. Adin tarte bakoitzerako, zentroak hiruna gela ditu.
Lotutako albisteak
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian