Musika eta kalea uztartu ditu -Kalean- jarduerak

17.09.07
Kultura eta Gazteria

Ermuarrok dantzan bapo egin dugu azken asteburuan. Kaleko musika taldeen bigarren topaketak helburua luze bete du. Jendeak ederto pasatu du eta kaleak gainezka izan dira. Ostiraletik igandera bitartean Ermuan izan dugu zer entzun eta zer ikusi. Guztira hamahiru taldek jota sua jardun dute kaleak musikaz girotzen, goiz eta arratsaldez. Horietako hainbat nazioartetik etorritakoak izan dira eta eskaini dizkiguten doinuak anitzak eta ezberdinak. Talde gehienek inguruan izan dituzten ikusle multzoak –gazte nahi helduak- erraz bereganatu dituzte. Kaleetan zaletu asko izan baitugu. Jende ugari izan da hiriguneko kaleetan barrena eta horretan asko lagundu du eguraldi onak. Tenperatura altuak kalean egon eta kaleaz gozatzera animatu baitu.

Ekimenaren bigarren edizioa izango da hau , zeina udal kultura sailak antolatu duen, ‘Kalean’ lelopean. Programari ostiralean bertan eman zitzaion hasiera. Arratsaldean bi talderen emanaldia entzun ahal izan genuen. Lehenengoa Alemaniatik etorritakoa eta bere izena ‘’Express Brass Band’ da. Hauek ikusle pila bildu zituzten, Zubiaurren eta inguruko kaleetan. Ondoren, Afrikako (Burkina Fasoko) ‘Sokan’ taldea aritu zen.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin