Folkez Blai lehiaketa asteburuan jokatuko eta erabakiko da

20.09.07
Kultura eta Gazteria

Folkez Blai izenaz Ermuan folk taldeentzako antolatu den lehiaketa asteburuan jokatuko eta erabakiko da. Finalean arituko diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plaza, ordu bete inguru. Emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan. Finalerako sailkatu diren taldeak binaka arituko dira asteburuko egun bakoitzean. Zuzeneko emanaldi horietan izen handiko talde eta musikariek arituko dira herrikoak diren beste batzuekin tartekatuta. Horrelakoetan emanaldi nagusia, larunbat gauean Kepa Junkera musikariak emango duena izango da. Halaber, iazko txapeldunak ere, Mielotxin taldeko kideak, gurean jotzen izango ditugu datozen egunetan. Lehiaketara estatu osoko taldeak aurkeztu izan dira, eta horren lekuko da finalistak lurralde ezberdinetatik datozkigula. Horien artean arabarrak, asturiarrak, galiziarrak, katalanak eta madrildarrak daudelarik.

Finalean sartu direnak ondokoak dira: Euri Ttanttak (Araba); Xera (Asturias); Dealan y Neirela (Bartzelona), Ghaita Depedra (Lugo) eta Boys of the Hills (Madril). Zerrendatutakoetatik lehenengo biek ostiralean joko dute, bigarrenak larunbatean eta azken biak igandean. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko zazpietatik aurrera eta gauerdira bitartean, ostiral eta larunbatean. Igandean gaueko hamarretarako bukatuko dira emanaldiak. Talde bakoitzak hiru ordu laurdenetik orde betera izango du bere saioa eskaintzeko. Ondorengo ordu erdia, taldeen arteko errelebua egiteko eta instrumentuak aldatzeko erabiliko da.

Epaimahaikoek aditzera eman dutenez lehiaketara aurkeztutako taldeen maila oso ona izan da eta horrek asko zaildu du finalerako nortzuek sailkatuko zuten erabakia. Talde gehienak maketa eta aurkezpenerako lan oso bikainak bidali dituzte, ekoizpen nahiz originaltasunaren ikuspegitik. Azkenik, aipatu behar ekimen honekin batera irailaren 22ko larunbatean Kepa Junkera ospetsuak ere emanaldia emango duela plazan, gaueko 11 eta erdietatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu