Zine-klubak gaur -El violín- filma proiektatuko du

20.09.07
Kultura eta Gazteria

Mudo-Drogot Cinematógrafo taldeak antolatzen duen zine-klubeko saioan ‘El Violin’ filma proiektatuko da gaur. Proiekzioa Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 3 euro balio du. Filma Mexikoko zineari dedikatutako zikloaren barne dago. Luzemetraia Francisco Vargas zuzendariak egin du eta 98 minutu irauten ditu. Aktoreak Ángel Tavira, Dagoberto Gama, Fermín Martínez eta Gerardo Taracena dira. Lanak drama bat kontatzen du.

Sinopsia

Plutarco jaunak, honen semeak -Genarok- eta y ilobak –Luciok- bizitza bikoitza dute. Batetik, musikari xumeak dira, nekazal lurralde batean bizi direnak. Bestetik, gobernu zapaltzailearen aurka egiteko nekazaleek antolatuta duten gerrillako kide aktiboak dira. Ejertzitoa horien lurretara sartzen denean, guztiek ihes egin behar izaten dute munizio eta gauza guztiak bertan behera utzita. Biolin joleak, kalterik egiten ez duen horien itxuraz baliatuta, artasoroan ezkutatutako munizioak berreskuratzeko plana antolatzen du. Musikaz kapitainaren konfiantza bereganatuko badu ere, oraindik munizioak ateratzea faltako zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin